img euskal kostaldearen museoak, img museos de la costa vasca

Zein da Balenciagaren, aquarium baten, burdinola baten, museo baten, arrantzaleen, zubi eseki baten eta historiaurreko kobazulo baten arteko elkargunea?

Kostaldea.
Eta moda. Eta pintura. Eta itsasoa.
Kostaldea eta arrainak. Eta baleontziak. Eta arrantza. Natura, paisaia. Eta geologia. Eta herriak, eta jendea. Kostaldeko jendea.

Erromantiko batzuek antigoaleko itsasontziak berreraikitzea dute gogoko. Izan ziren eta diren arrantzaleen oroitzapenak gordetzen dituzten etxeak. Historia barnetik argiztatzen duten argiak. Ongi geratzen diren museoak. Marrazoak, dortokak, koloretako arrainak, koloretako basoak! Itsas museoak, ontzi- eta arrantza-museoak, fosilen museoak, erromatar museoak, museo industrialak. Eta txakolina, eta kobazuloak, eta burdinolak.

Euskal kostaldeko museoak gara, eta bat egin nahi izan dugu gure ondarea hedatzeko eta gure ondareari balioa emateko, zuretzako kostaldeko eskaintza bateratu eta erakargarria sortzeko, eta gurekin eta zuekin proiektuak partekatzeko.

Espero dugu goza dezazula. Goza gaitzazula. Eta parteka gaitzazula.