Aurrekariak

Euskal Kostaldeak itsas ondare oparoa eta aberatsa dauka, ezin konta ahala bazter, paisaia, gertaera historiko eta herrik osatua. Museoek, ikertzaileek eta artxiboek babesten dute ondare hori guztia, baita hainbat elkartek, kolektibok eta bestelako erakundek ere.

Kostaldeko ondarea zaintzeko premia ez ezik, ondare hori herritarren artean eta Euskadi bisitatzen duten turisten artean zabaldu eta hedatzeko premia ere atzeman da, kultura-sustatzaile horien arteko lankidetzarako eta baterako lanerako esparruak ezarriz, Euskal Kostaldearen ondareari balioa ematea eta marka eta helmuga turistiko hori indartzea ahalbidetuko duena.

Xede horretarako, zenbait museo, unean-unean, harremanetan jartzen hasi ziren, eta harremanak areagotu egin ziren Basquetourrek garatutako Euskal Kostaldearen Turismoaren Plan Zuzentzailea ezartzen hastearekin batera. Planaren funtsezko ardatzean, kudeaketarenean alegia, zera jaso zen, euskal kostaldean ziharduten erakunde guztiak baterako lanerako foro baten inguruan antolatu beharra zegoela, Euskal Kostaldearen Turismo Mahaiaren babesean .

Zenbait museoren arteko unean uneko harreman horietatik eta Plan Zuzentzailearen garapenetik, Euskal Kostaldeko Museoen Sare hau sortu da. Funtsezko aurrekariak bi izan dira, batetik, zenbait museoren arteko unean uneko harremanak, eta, bestetik, Euskal Kostaldearen Plan Zuzentzailea abiarazi izana, eta horri erantsi behar zaio, gainera, parte-hartzaile guztien arteko harreman onak eta inplikatutako erakundeen laguntza.


Zer da
Euskal Kostaldeko Museoen Sarea?

Lankidetzarako gune bat da, museoak, interpretazio-zentroak eta bestelako instalazioak elkartzen dituena, ikuspegi desberdinak izanagatik ere ardatz nagusi bat daukatenak: kostaldea, itsasbazter osoan barrena eskaintza turistiko zabala egituratzen duen osotasun bateratutzat hartua.
Lan-esparru funtzionala da, tokiko jendearentzat zein bisitarientzat bideratutako hainbat proiektutan lankidetzan aritzeko helburua duena, eta, gainera, Euskal Kostaldearen ekintza turistikoaren sustatzaile nagusia izan nahi duena, bestelako eremuetan, hala nola ondarearen babesean edo ikerkuntzan, lankidetzan aritzea baztertu gabe.


Zertarako sortu da?

Ekimen hau honako helburu nagusi hauek lortzeko sortu da:

· Irudi bateratu bat finkatzea eta hedatzea, Euskal Kostaldea helmuga turistikoaren esparruan.

· Sareko agente guztien arteko harremanak sendotzea.

· Euskal Kostaldearen helmuga turistikoa indartzea, lehendik dauden plataformen sinergia guztiak aprobetxatuz, eta kalitateko eta erabilera anitzeko eskaintza eskainiz, kultura-turismoan oinarrituta.

· Euskal kostaldearen ondarea sustatzea eta ondare horri balioa ematea, museo-proiektu komunak garatuz, proiektuak partekatuz eta turismo-sustapeneko eta komunikazioko ekintzak abian jarriz.

Helburu horiek ongi bete daitezen lortzeko, Sarea osatzen duten agenteen arteko harremanak, batez ere, jardueren baterako sustapenarekin eta komunikazioarekin zerikusia duten lankidetza-eremuetan oinarrituko dira.

Besteak beste, honako ekintza hauek gara daitezke:

· Ezagutzeko eta informazioa, materialak eta dokumentazioa etengabe elkartrukatzeko bisitaldi teknikoak.

· Sustapen-materialak argitaratzea

· Sustapeneko eta zabalkundeko jarduerak garatzea (ibilbideak sortzea, Museoen eguna, on line presentzia eta abar).

· Sareko lagunen kluba sortzea eta sarreren merkaturatze partekatua.

· Lurraldeko beste agente sozioekonomiko batzuekin elkarlanean aritzea eta koordinatzea.

· Europan kultura-ibilbideak osatzen eta kultura-proiektuak garatzen laguntzea.

· Hainbat foro eta ekimenetan batera parte hartzea (Euskal Kostaldearen turismo-mahaia, hainbat deialdi instituzional, Europako foroak eta abar).


Nortzuek osatzen dute?

Titulartasun desberdinekoak izaki, Euskal Kostaldean kokatuta dauden museo, interpretazio-zentro eta bestelako baliabide turistiko guztiek osatzen dute, eta horien guztien xede nagusia harremanak antolatzea da, ondarea zabaltzeko eta interes turistikoa duen baterako eskaintza partekatzeko.

 

Berrogeita bi agentek osatzen dute sarea, eta, kopuru handi hori aintzat hartuta, lanerako mahai sektorial bat antolatu da, Euskal Kostalde osoan barrena barreiatutako titulartasun desberdinetako hainbat ordezkarik osatua:

0