Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Martxoan, ia 5.000 pertsonek gozatu dute “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen” programaz.

Aurreko edizioetan bezala, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza jaso du programak.

Museoen sareko kideek oso modu positiboan baloratu dute ekimena, eta datorren urtean ere egiteko asmoa adierazi dute, jarduera berezi eta esklusiboen eskaintza sendoagoarekin.

museos-costa-vasca-2018-presentacion


100 jarduera 30 zentrotan

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetean zehar, 4.814 pertsonek parte hartu dute sareko 30 zentrok programatu dituzten 100 jardueretan.

mes_museos_costa_vasca_5

Iazkoa baino kopuru apur bat txikiagoa da, aurten parte-hartzaile kopuru mugatua zuten jarduera esklusibo gehiago egon direlako. Hain zuen, datorren urtean eskaintza mota hori zabaldu nahi da, “Hilabetearen” izaera berezia azpimarratzeko.

mes_museos_costa_vasca_4

 

Programa sendo bat

Sei edizioren ostean, programa guztiz sendotua dago. Horren adierazgarri dira museoek jasotzen dituzten kontsultak -asko programa bera aurkeztu aurretik-, erreserbak jasotzeko erritmoa eta sarearen webgunea hau izan duen erabiltzaile gorakada.

Pasa den martxoa webguneak, 2012an sortu zenetik, bisita gehien jaso duen hilabetea izan da (8.084, iaz baino %40 gehiago). Jarduera-programaren PDFa ere 2017an baino gehiagotan jaitsi da webgunetik, %10 gehiago, 6.490 aldiz.

Funtsean, museoen sareak oso positiboki baloratzen ditu ekimen horri buruz bildu diren datuak, eta, orokorrean, oso ontzat jotzen ditu programak izan dituen harrera eta zabalkundea; are gehiago, kontuan izanik zein diren Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen oinarrizko helburuak: elkarlana sustatzea, sarea ezagutaraztea, eta kostaldean kultura-turismoaren eskaintza bultzatzea.

Kultur Ondarearen Europako Urtea

mes_museos_costa_vasca_3

Azkenik, azpimarratu behar da “Hilabeteak” Kultur Ondarearen Europako Urtearen babesa eta zigilua merezi izan duela eta egitarau orokorrean sartu dela. Ekimenak Europa mailako ospakizunaren helburuekin bat egiten du, bereziki, ondare kulturalak ekonomiari egiten dion ekarpenaren aldarrian, kasu honetan, turismo kultural jasangarriaren garapena tokiko politiken bidez.

mes_museos_costa_vasca_6

Museoen txartela

Museoen sareak gogorarazi nahi du, euskal museoetako txartelari esker, urte osoan zehar jaso daitezkeela deskontuak, doako sarrerak, eta atxikitako zentroek eskaintzen dituzten beste abantaila batzuk.

mes_museos_costa_vasca_2

Txartela museoetan eta euskal kostaldeko turismo-bulegoetan eskuratu daiteke, doan.

2018ko apirilaren 19a